Apirileko udalbatzarra izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2018ko api. 10a, 11:01

19:00etan hasiko den udalbatzarrean, besteak beste, hizpide izango dituzte euskarazko toki hedabideentzako diru laguntzak; tartean, Uztarria Komunikazio Taldearena.

Gaur, apirilak 10, udal ordezkariek ohiko udalbatzarra egingo dute 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Hainbat gai landuko dute batzarrean, hala nola euskarazko hedabideen jardunari lotutako diru-laguntzak izango dituzte hizpide.

1.- Udalbatzak 2017ko abenduaren 12an eta 2018ko martxoaren 6an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Euskarazko tokiko hedabideen jardunari atxikitutako diru-laguntzak.

  • Urola Kostako Hitza.
  • Uztarria Komunikazio Taldea.
  • Erlo telebista.

3.- Udalak 2018rako onartutako lanpostu zerrendan zuzenketak egitea.

4.- 2017ko udal aurrekontuaren eta bere erakunde autonomiadunen likidazioak onartu izanaren berri ematea.

5.- 2017ko ekitaldiko aurrekontuko kreditu gerakina eta inbertsio errealak 2018ko aurrekontuan txertatu direla jakinaraztea.

6.- Alkatetzak 2017ko maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean emandako ebazpenen berri ematea.