Marka berria lortu du Josu Iparragirre harri-jasotzaileak

Uztarria.eus | Kirolak | Argazkia
2018-04-09 13:28

Marka saiakera egin zuen atzo, igandea, Josu Iparragirre Mendibil harri-jasotzaile lasaotarrak Aiako probalekuan, eta helburua beteta itzuli zen handik. Azpeitiarrak bi jasoaldi lortu zituen 213 kiloko errektangularrarekin, 3 minutuko txandan. Jokin Eizmendi zarauztarrak Goenatxo II.aren harria erabili zuen marka egiteko. Hark bi jasoaldi lortu zituen 200 kiloko kubikoarekin, 3 minutuko txandan.

Atzoko harri-jasotze jaialdian beste hainbat lagunek ere hartu zuten parte, eta erakustaldiak egin zituzten Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi Kortaberri, Iñigo Eizagirre Eiza, Mikel Lopeteg Urra eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a harri-jasotzaileek.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa