Habi-kutxak egiteko tailerra antolatu du Ekoetxeak

Uztarria.eus 2018ko api. 9a, 14:30

Igandean egingo dute tailerra 6 eta 12 urte bitarteko umeek eta beraien familiek. Izena ostiralera bitartean eman daiteke, Ekoetxean.

Aranzadi Zientzia Elkarteak abiatutako Txoribox proiektuarekin bat egin du Ekoetxeak, eta, egitasmo horren barruan, habi-kutxak egiteko tailerra antolatu dute, iganderako, hilaren 15erako. Azpeitiko parkeetan hegazti-faunaren biodibertsitatea matentzeko egingo dute tailerra, eta saioan parte hartzen dutenek habi-kutxak eraiki eta zuhaitzetan jarriko dituzte.

6 eta 12 urte bitarteko umeei eta horien familiei zuzendutako tailerra da, eta 11:00etatik 13:00etara bitartean egingo dute saioa. Interesa duenak ostiralera bitartean eman dezake izena, museo@ingurugiroetxea.org helbidera idatzita edo 943-81 24 48 telefonora deituta. Plazak mugatuak dira.