Baigerak bi irteera antolatu ditu hil honetarako

Uztarria.eus 2018ko api. 9a, 13:13

Apirilaren 19an Sarara eta Hondarribira joango dira, eta hilaren 21ean Endoira eta Lasturrera egingo dute irteera. Izena eman daiteke bietarako.

Baigera jubilatuen elkarteak bi irteera antolatu ditu datozen asteetarako. Batetik, hilaren 19an Sarako Lezeetara eta Hondarribira joango dira eguna pasatzera. Elkarteak jakinarazi du 08:30ean abiatuko direla San Martin egoitza aurretik, eta hamarretakoa Saran egingo dute; janaria norberak eraman beharko du, eta edaria elkarteak. Bazkaria, berriz, Hondarribin egingo dute, Andora jatetxean. Hara joan nahi duenak hilaren 16ra bitartean eman daiteke izena, 32 eurotan.

Horrez gain, apirilaren 21ean Zestoako Endoiara eta Lasturgo Gurutzeara joango dira. 08:30ean irtengo dira San Martin egoitzatik, eta hamaiketakoa Lasturren egingo dute. Izena apirilaren 18ra arte eman behar da, 10 eurotan, astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era bitartean.