Enkarterri Extrem probako Ultra Traila irabazi du Jone Urkizuk

Uztarria.eus 2018ko api. 9a, 11:56
Urkizu, atzo, helmugan. (Enkarterri Extrem)

Zaramillon jokatu dute 85 kilometroko lasterketa, eta azpeitiarrak 13 ordu, 37 minutu eta bederatzi segundotan amaitu du proba.

Enkarterri Extrem lasterketa jokatu dute asteburuan Zaramillon (Bizkaia), eta Ultra Trail proban Jone Urkizu azpeitiarra izan da lehenengo emakumezkoa helmugaratzen.

Ostiralean hasi eta atzo, igandean, amaitu zen 85 kilometroko eta 5.860 metroko malda duen lasterketa, eta azpeitiarrak 13 ordu, 37 minutu eta bederatzi segundo behar izan zituen proba amaitzeko. Iaz, Enkarterri Extreme lasterketaren Long Trail proba irabazi zuen Urkizuk.