Lurrun trenak hiru joan-etorri egingo ditu asteburuan

Uztarria.eus 2018ko api. 6a, 22:40
Lurrun trena Burdinbidearen Euskal Museoan. (Mugi)

Zapatuan goizean eta arratsaldean bidaia bana egingo du lurrun trenak. Igandean, aldiz, goizez egingo du joan-etorria. 

Pazko Astearen barruan, lurrun trenaren hiru bidaia eskainiko ditu Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan.

Zapatuan trenak bi joan-etorri egingo ditu Lasaora. Aurrena 12;30ean irtengo da; bigarrena, aldiz, 18:00etan. Igandean, hilak 8, joan-etorri bakarra egingo du lurrun trenak, eta 12:30ean irtengo da  Burdinbidearen Euskal Museotik.