Doako autobusa antolatu du Silence taldeak Maketa Lehiaketaren finalera joan nahi dutenentzat

Uztarria.eus 2018ko api. 6a, 14:25
Ezkerretik eskubira, Pozo, Unanue, Astigarraga, Kustodio eta Hidalgo. (Silence)

Izen-ematea zabalik dago jada. Azpeitian Orkatz eta Zuhatz tabernetan eman daiteke izena. Azkoitian, berriz, Deanen, Latzen eta Zurten. Apirilaren 27an izango da Gaztea irratiak antolatutako Maketa Lehiaketaren finala, Bilboko Kafe Antzokian. Julen Hidalgo azpeitiarra da Silenceko bateria-jotzailea.

Gaztea Maketa Lehiaketaren finalera joateko doako autobusa antolatu du Silence musika taldeak, "jasotako babesa eskertzeko". Azpeiti-Azkoitiko taldeak joan zen martxoaren 23an lortu zuen finalerako txartela, herritarren bozei esker GazteBizHitza Saria jaso ostean. Julen Hidalgo azpeitiarra da Silenceko bateria-jotzailea, eta haren taldekideak dira Jose Mari Unanue, Djuniet Astigarraga, Jon Kustodio eta Andrea Pozo azkoitiarrak.

Maketa Lehiaketaren finala joateko autobusa 18:00etan irtengo da Azkoititik. Itzulerako autobusa, aldiz, 02:00etan irtengo da Bilbotik eta Azpeitian zein Azkoitian egingo du geldialdia. 

Izen-ematea zabalik dago jada, eta interesa dutenek Azpeitiko Orkatz eta Zuhatz tabernetan eman dezakete izena. Azkoitian, berriz, Deanen, Latzen eta Zurten dago izen-ematea egiteko aukera. 

Orotara bost musika talde izango dira Bilboko Kafe Antzokiko final handian: Silence, Pho-Bo, Hakima Flissi, Nerabe eta Aizkorak Zorroztu.

Silence musika taldearen inguruan Julen Hidalgori egindako elkarrizketa, hemen.