Geltokietan aldaketak izango dira Zestoa-Ermua autobus linean, Itzulia dela eta

Uztarria.eus 2018ko api. 6a, 12:08

Azpeititik 15:45ean eta 16:45ean irteten diren autobusak geldialdi bakarra egingo dute Eibarren, unibertsitate pareko geralekuan, hain zuzen. Txirrindularitza proba igaroko den lekuetan autobus zerbitzuetan atzerapenak izango direla aurreratu du Lurraldebusek. 

Urola bailaratik igaroko da gaur, apirilak 6, Itzulia Basque Country –orain arte Euskal Herriko Itzulia– txirrindulari proba, eta horrek eraginak izango ditu Zestoa-Eibar autobus linean. 

Itzulia dela eta, Azpeititik 15:45ean eta 16:45ean irteten diren autobusak geldialdi bakarra egingo dute Eibarren, unibertsitate pareko geralekuan, hain zuzen.

Joan zen astelehenean hasi zen Itzulia Zarautzen. Gaurkoa probaren bosgarren etapa izango da, eta Gasteizen hasi eta Eibarren bukatuko da. Probaren antolatzaileek aurreikusten dute txirrindulariak Loiolatik (118,2 kilometroa) 16:11ean pasatuko direla, eta Lasaotik, berriz, 16:21ean.