'Mikrouhinak' saioa

Alex Berasategi: "Argazkiak ateratzeko leku ederra da Islandia, bakarrik egoteko aukera ematen baitu"

Uztarria.eus 2018ko api. 4a, 22:29

Ikusitako paisaiekin liluratuta itzuli zen Islandiatik Alex Berasategi argazkilari azpeitiarra. Hara egindako bidaian hartu zituen hainbat argazki ikusgai jarri zituen atzo Sanagustin kulturgunean, Islandia izenburupean egindako erakusketan. Azpeitiko kulturgunean zintzilikatu dituen argazkien inguruko xehetasunez eta Islandiara egindako bidaiaz solasean aritu da Berasategi Mikrouhinak saiorako. Argazkilari azpeitiarrak azaldu duenez, exposizio luzeko argazkiak dira Sanagustinen zintzilikatu dituenak. Izan ere, ur-jauzietako ura izoztu du azpeitiarrak bere irudietan. Paisaia zabalak ageri dira mihiseetan inprimatu dituen argazkietan, koloreekin zein zuri-beltzean. 

Erakusketara bertaratzen diren herritarrek Berasategiren argazki baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute, gehien atsegin duten irudiaren aldeko boza emanda. Horrez gain, norbaitek argazkiren bat nahiko balu, egilearekin harremanetan jar daitezke 633-11 83 55  telefonora deituta.

Uztarria Komunikazio Taldeak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak martxan jarritako Mikrouhinak bideo sortarako beste atal bat da bideo hau.