Tomateak landatzeko tailerra eskainiko dute ostegunean baratze parkeetan

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2018-04-04 12:35

Tomatea sartzeko teknikak irakatsi ez ezik, tomate landare bereziak banatuko dituzte Kutxa Ekoguneko kideek tailerrera animatzen diren lagunen artean. Baratzeetako erabiltzaileez gain, interesa duen edozein herritar gertura daiteke osteguneko saiora.

Kutxa Ekoguneak tomateak landatzeko tailerra eskainiko du ostegunean, hilaren 5ean, Azpeitiko Baratze Parkeetan. 17:00etatik 18:15era, Otzakako baratzean eskainiko dute saioa, eta 18:15etik 19:30era, Izarraizpen –Ikasberri ondoko baratzeetan– emango dute tailerra. Interesa duen edozein herritarrek har dezake parte tailerrean, eta doakoa izango da.

Tomatea sartzeko teknikak irakatsi ez ezik, tomate landare bereziak banatuko dituzte tailerrera animatzen diren herritarren artean.

Horrez gain, Furgobaratza zerbitzua ere egongo da. Bertan, baratzegintzari buruzko aholkularitza jasotzeko edota plantel eta hazi ekologikoak erosteko aukera eskainiko dute.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa