Ikusgai dago Alex Berasategi argazkilariaren 'Islandia' erakusketa Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2018ko api. 3a, 19:26

XXIV. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko argazkiak Sanagustin kulturguneko hormetatik kendu dituzte gaur goizean Alex Berasategi argazkilari azpeitiarraren irudiei tokia egiteko. Izan ere, gaurtik aurrera Berasategiren Islandia erakusketa izango da ikusgai Sanagustinen. Argazkilariaren hamabi irudik osatzen dute erakusketa. Horiek ikustera bertaratzen diren herritarrek Berasategiren argazki baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute, gehien atsegin duten argazkiaren aldeko boza emanda. Erakusketaren lekuan jarri duten mahaitxoan eman beharko dute botoa zozketan parte hartu nahi duten herritarrek. Koadroak erosteko aukera ere izango da nahi izatekotan, eta interesa dutenek 633 11 83 55 telefonora deitu besterik ez dute. 

Islandia erakusketaren inguruko xehetasunak hobeto ezagutzeko Alex Berasategiri egindako elkarrizketa kaleratuko dute Uztarria Komunikazio Taldeak, Kulturaz kooperatibak eta Urola Kostako Hitzak, elkarlanean egiten duten Mikrouhinak saioaren barruan. Bideoa datozen egunetan izango da ikusgai.