Hitzarmena berritu dute Udal Musika Bandak eta Udalak

Uztarria.eus 2018ko api. 3a, 14:06

2018rako hitzarmena sinatu dute Udal Musika Bandak eta Azpeitiko Udalak, "aurten ere musikarik falta ez dadin herriko festa eta ospakizunetan". Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak eta Josu Eizagirre Udal Musika Bandako lehendakariak nahiz Sara Ibarzabal zuzendaritzako kideak sinatu duten hitzarmenaren arabera, musika bandak hainbat kontzertu eta emanaldi eskainiko ditu 2018 urtean ere. Hitzarmenarekin, egun jakinetan Udal Musika bandaren presentzia bermatu nahi du Udalak.