Donbasseko gerra eta inperialismoa hizpide, Astindu Europaren gaurko saioan

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2018-04-03 11:18

Gaztetxean izango da hitzaldi zikloaren laugarren saioa, 18:30ean hasita.Ukrainako gerraren gaineko analisia egiteko, bertaratzen diren herritarrek bi kazetarik egindako 'Donbass: Gerra Europaren bihotzean' dokumentala ikusiko dute. Era berean, hango berri emango du ikus-entzunezkoaren egileekin Donbassen izandako kide batek.

Gaur, asteartea, izango da Astindu Europa jardunaldi kritikoen laugarren saioa, eta bertan Donbasseko gerra zein inperialismoa izango dituzte hizpide. Horretarako, Ibai Trebiño eta Mikel Arregi kazetariek egindako Donbass: Gerra Europaren bihotzean dokumentala eskainiko dute eta hango berri emango du bi kazetari horiekin Donbassen ibilitako kide batek. Hitzaldia Gaztetxean izango da, 18:30ean hasita.

Askapenak, Gaztetxeak, Elkar-ekinek, Ikasle Abertzaleakek, Ernaik, Basanderiekek eta Emakumeen Mahaiak elkarlanean prestatu dituzte Astindu Europa jardunaldiak, besteak beste, “Europako Batasunaren (EB) atzean ezkutatzen dena argitara ateratzeko”.

''Europa bakea dela barruraino sartu nahi digute; ez dela gerrarik hemen, eta ez duela gerrarik eragiten, ez hemen ez han. Gerran bizi gara ordea, gerra soinurik entzun ez arten gure kilometro karratu gutxiotan", adierazi dute antolatzaileek. Horregatik, biharko saioan, Ukraniako gerraz arituko dira: "Testuinguruan kokatu eta egun Mendebaldeak Donbassen aurka daraman eraso inperialistaren berri emango dugu. Gerra 2014an lehertu zen, eta isilarazi dutela badirudi ere, borrokak aurrera darrai". Antolatzaileek aurreratu dutenez, "Mendebaldeko inperialismoak Ukrainan egindako esku-hartzearen testuingurua eta horretan guztian sektore faxistek duten rola" aztertuko dituzte bihar, eta "esku-hartzearen aurka borrokan ari diren herri errepublikez" mintzatuko dira.

Donbass: Gerra Europaren bihotzean dokumentalaren trailerra, hemen:

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa