Ekain Ibarguren izango da ETB3ko '3zpa4' saioko protagonistetako bat

Uztarria.eus 2018ko mar. 30a, 13:01
Ekain Ibarguren aurrean, taldeko kideekin. (EITB)

Apirilaren 9tik aurrera, arratsaldeetan emango dute haurrei zuzendutako saioa ETB3an. Amets pertsonaia hezurmamituko du azpeitiarrak, eta musika talde bat osatu nahi duten lau gazteren gora-beherak izango ditu ardatz 3zpa4 saioak.

Ekain Ibarguren aktore eta pailazo azpeitiarra izango da ETB3an apirilaren 9tik aurrera emango duten 3zpa4 saioko protagonistetako bat. Amets pertsonaia hezurmamituko du azpeitiarrak, eta harekin batera izango dira saioan Jon (Ander Elordui), Maider (Maitane Lopategi) eta Izaro (Mikele Arizkorreta). Arratsaldeetan emango dute saio berria, eta musika talde bat osatu nahi duten lau gazteren gora-beherak izango ditu ardatz.