Aste Santuan Azpeitia ezagutzeko hamaika aukera izango da

Uztarria.eus 2018ko mar. 27a, 18:31
Agustin Lizarralde Turismo zinegotzia eta Alaitz Aguado turismo teknikaria. (Azpeitiko Udala)

Bada zer ikusi Azpeitian, eta Aste Santuan izango da horretarako aukera. Sasoi horretarako egitarau zabala prestatu du Azpeitiko Udaleko Turismo Sailak.

Azpeitian bisitarientzat erakargarriak izan daitezkeen hainbat gune daude, opor garaian ikusteko aproposak izan daitezkeenak; besteak beste, Loiola, Izarraitz, Parrokia, Madalenako erietxea, Izarraizko Atea parkea, Basazabal jauregia eta beste hainbat naturgune eta ondare historiko. Horrez gain, plaza inguruan ere badira bisitatzeko moduko beste hainbat leku: Sanagustin kulturgunea, udaletxea eta eraberritutako Azoka Plaza. Bada zer ikusi Azpeitian, eta Aste Santuan izango da horretarako aukera. Hona hemen sasoi horretarako Azpeitiko Udaleko Turismo Sailak prestatutako egitaraua:

-Tren turistikoa

Loiola eta Alde Zaharra lotuko dituen tren turistikoa izango da larunbatean eta igandean.

Larunbata, martxoak 31: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Orduro Perez Arregi plazatik abiatuta.
T'erdietan Loiolako basilikaren aurretik abiatuta.

Igandea, apirilak 1: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Orduro Perez Arregi plazatik abiatuta.
T'erdietan Loiolako basilikaren aurretik abiatuta.

-Igarako errotara bisita gidatuak

Martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna izan zen, eta hori ospatzeko, Aste Santuan bisita gidatuak izango dira Igarako errotan, ostegunetik astelehenera bitartean.

Osteguna, martxoak 29: 11:00etan eta 12:00etan.
Ostirala, martxoak 30: 11:00etan eta 12:00etan.
Larunbata, martxoak 31: 11:00-14:00 eta 16:00-18:00.
Igandea, apirilak 1: 11:00-14:00 eta 16:00-18:00.
Astelehena, apirilak 2: 11:00etan eta 12:00etan.

-Ekoetxea

Osteguna, martxoak 29: 10:00-13:30 eta 16:00-18:30.
Ostirala, martxoak 30: 10:00-13:30 eta 16:00-18:30.
Larunbata, martxoak 31: 10:00-13:30 eta 16:00-18:30.
Igandea, apirilak 1: 10:00-13:30.
Astelehena, apirilak 2: 10:00-13:30 eta 16:00-18:30.

-Burdinbidearen Euskal Museoa

Egunero, honako ordutegi honetan zabalduko dute: 10:30-14:00 eta 16:00-19:30.

Horrez gain, tren ibilaldiak antolatu dituzte, Lasaora. Hona hemen ordutegia:

Osteguna, martxoak 29: 12:00etan eta 17:00etan.
Ostirala, martxoak 30: 12:00etan eta 17:00etan.
Larunbata, martxoak 31: 12:00etan eta 17:00etan.
Igandea, apirilak 1: 12:00etan eta 17:00etan.
Astelehena, apirilak 2: 12:00etan eta 17:00etan.

-Informazioa puntuak bisitarientzat

Azpeitira bisita egin eta herriaren inguruko edozein informazio behar duenak, eskura ditu Azpeitiko turismo bulegoa zein eskualdeko turismo bulegoa eta Loiolako Santutegikoa. Hona hemen ordutegiak:

  • Azpeitiko turismo bulegoa (Plaza txikian)

Osteguna, martxoak 29: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.
Ostirala, martxoak 30: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.
Larunbata, martxoak 31: Itxita, tren turistikoa dela eta.
Igandea, apirilak 1: Itxita, tren turistikoa dela eta.
Astelehena, apirilak 2: 11:00-14:00.

  • Loiolako turismo bulegoa

Osteguna, martxoak 29: 10:30-18:30.
Ostirala, martxoak 30: 10:30-18:30.
Larunbata, martxoak 31: 10:30-18:30.
Igandea, apirilak 1: 10:30-18:30.
Astelehena, apirilak 2: 10:30-18:30.

  • Loiolako Santutegia

Santutegiko harrera ordutegi honetan zabalduko dute egunero: 08:00-14:00 eta 15:30-19:00.
San Inazioren jaiotetxea, berriz, honako ordutegi honetan, egunero: 10:00-13:00 eta 15:30-19:00 (azkeneko sarrera, ateak itxi baino 45 minutu lehenago izango da).