Euskaraldia

Eman daiteke izena Euskaraldia prestatzeko batzordean parte hartzeko

Uztarria.eus 2018ko mar. 27a, 12:15

Batzorde irekia sortzea da asmoa, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete. Batzordean parte hartzeko, Euskaraldiaren bueltan antolatzen diren ekintza zehatzetan laguntzeko edo informazioa jasotzeko izena eman behar da, eta horretarako bi bide jarri dituzte: euskarapatronatua@erabili.eus helbidera mezua idatzi edo honako lotura honetako galdetegia bete.

Azpeitian ere hasi dira dagoeneko Euskaraldia lantzen Udala eta euskalgintzari zein hizkuntzari lotutako hainbat eragile. Batzorde irekia sortzea da asmoa, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete. Izan ere, batzordea zenbat eta "zabalagoa eta anitzagoa" izan, orduan eta eraginkorragoa izango da guztien lana.

Batzordean parte hartzeko, Euskaraldiaren bueltan antolatzen diren ekintza zehatzetan laguntzeko edo informazioa jasotzeko izena eman behar da, eta horretarako bi bide jarri dituzte: euskarapatronatua@erabili.eus helbidera mezua idatzi edo honako lotura honetako galdetegia bete.

Joan zen martxoaren 20an hizkuntzen eta euskararen egoeraz, Azpeitiko datuez eta Euskaraldia egitasmoaz hitz egin zuen Kike Amonarrizek Sanagustin kulturgunean, eta herritar ugari bildu zen bertan.