Odol emaileek hitzordua dute bihar

Uztarria.eus 2018ko mar. 27a, 10:01

Bihar, hileko azken asteazkenean, odola atera ahal izango da anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Bihar, martxoko azken asteazkena izanik, odola ateratzeko aukera izango da anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak herritar guztiak animatu ditu odola eman dezaten.

Odola ateratzeko bi hitzordu jarri dituzte apirilerako: hain zuzen ere, apirilaren 11n eta 25ean izango da horretarako aukera anbulatorioan.