Munduko hainbat txokotako abestiak, giro tristea alaitzeko

Uztarria.eus 2018ko mar. 25a, 19:22

Azpeitiko Udal Musika Bandak munduko zenbait txokotako doinuak Azoka Plazara eraman ditu gaur. Bandako kideek kontzertua eskaini dute Postalak izenburupean, 13:00etan hasita, eta zuzeneko emanaldira bertaratu diren herritarrek Irlandako, Budapesteko, Txinako, Australiako, AEBtako eta Mexiko abestiak entzun dituzte besteak beste. Unai Frantsezenaren gidaritzapean, Sorotan bele taldearen Amaren besoetan kantuarekin amaitu dute eguraldi tristeari aurre egiteko bidaia. Kontzertuan hartutako argazkiak, hemen.