Autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte Zarauzko Garagardo Azokako egunetan

Uztarria.eus 2018ko mar. 24a, 16:14

Martxoaren 29an, 30ean eta 31n izango dira gaueko autobus zerbitzu bereziak inguruko herrietatik Zarautzera joan-etorria egiteko. 

Aste Santuko egunetarako Zarauzko XVIII. Garagardo Azoka antolatu dute, eta Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu martxoaren 29an, 30ean eta 31n, inguruko herrietatik Zarautzera joan-etorria egiteko. Azpeititik honako ordu hauetan irtengo dira autobusak Azpeititik Zarautzera: 00:10ean, 02:10ean eta 04:10ean. Azpeitirako autobusak, aldiz, 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan irtengo dira Zarauztik.