Biharko Azkotia-Azpeitian lehiatuko diren atleta afrikarrekin solasean

Uztarria.eus 2018ko mar. 23a, 16:15

Bihar jokatuko dute XXV. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta Diego Garcia zenaren oroimenezko lasterketan parte hartuko duten eliteko atleten behin betiko zerrenda itxi dute antolatzaileek. Emmanuel Bett (2015eko eta 2016ko irabazlea), Mark Kiptoo (2013ko irabazlea), Joseph Kiprono Kiptum (iazko irabazlea), Samuel Kiplimo Kosgei, Stephen Omiso Arita, Kiprono Menjo, Stephen Muendo Mwenda eta Ronal Kirui keniarrak, Nathan Ayeko ugandarra, Mehawi Tsegay eritrearra eta Gizaw Bekele Megersa etiopiarra dira gizonezkoen zerrenda osatzen dutenak; eta Leonidah Jemwetich Mosop eta Mercy Kepchumba keniarrak, Hawi Megersa etiopiarra, eta Zulema Fuentes Pila eta Azucena Diaz espainiarrak dira emazkumezkoetan lehian ibiliko diren izen nagusiak.

Biharko lasterketan parte hartuko duten atleta afrikar gehienak iritsi dira dagoeneko. Gaur eguerdian, azken urteotan ohitura bihurtu den bezala, eliteko atleta horiek Azpeitiko ikasle gazteekin elkartu dira Sanagustin kulturgunean. Diego Garcia nor zen gogorarazi diete ikasleei eguerdiko saioan, eta ondoren izan dute eliteko atletekin hitz egiteko eta, bide batez, ingelesa praktikatzeko aukera.