Lampedusako Gurutzeari harrera egin zioten atzo

Uztarria.eus 2018ko mar. 23a, 12:35

Lampedusako Gurutzea, 2013an Italiako kostaldean desagertu ziren migratzaileek erabilitako txalupa zatiekin Francesco Tuccio artistak egindako ikur erlijiosoa, Euskal Herrian dabil egunotan, herriz herri. Atzo igaro zen Azpeititik; Iraurgi Ikastetxean, parrokian eta Loiolako Santutegian (argazkietan) egin zioten harrera.

(Argazkiak: Loiolako Santutegia)