'La forma del agua' eta 'Oin Handiren semea' filmak, asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2018ko mar. 23a, 11:23

La forma del agua (Guillermo del Toro, AEB, 2017) eta Oin Handiren semea (Jeremy Degruson, Belgika, 2017) dira zapatutik astelehenera bitartean Soresu antzokian emango dituzten filmak.

Aurten lau Oscar sari –film onenarena eta zuzendari onenarena tartean– jaso dituen La forma del agua bihar 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean (ikuslearen eguna) 21:00etan ikusi ahal izango da. Oin Handiren semea animaziozko haurrentzako filma, berriz, igande arratsaldean emango dute, 16:30ean.