Toni Cominekin elkartu dira Azpeitiko alkatea eta zinegotziak Bruselan

Uztarria.eus 2018ko mar. 22a, 17:53

Azpeitiko Udalaren ordezkariak Belgikan daude gaur, eta bisita hori baliatu dute Kataluniako Gobernu erbesteratuaren ordezkariekin egoteko eta haiei elkartasuna adierazteko. Hain zuzen ere, Toni Comin erbesteratutako kontseilariarekin elkartu dira Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien eta Agustin Lizarralde zinegotziak. Etxeberriak zabaldu du argazki hau sare sozialen bidez, honako mezuarekin: "Katalunian hain berezia den egun honetan elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan diegu atzerrian dagoen Governari. Toni Comín kontseilari erbesteratuarekin bildu gara Belgikan. Eta emozionatu gaitu...".