Azpeitian dira Hazparneko hainbat ikasle

Uztarria.eus | Hezkuntza | Argazki galeria
2018-03-22 13:25

Hazparneko Elhuyar Ikastetxeko hainbat ikasle Azpeitian da gaur, osteguna. Urola Ikastola BHIko ikasleekin eta irakasleekin ari dira eguna pasatzen, eta hainbat ekintza egingo dute Lapurdiko herri horretara itzuli aurretik. 26 ikasle etorri dira gaur goizean Azpeitira, eta udal ordezkariek harrera egin diete lehenik. Ondoren, Gazteria Saileko hezitzaileek zuzenduta ezagutza jolasak egin dituzte plazan, eta Urola Ikastolan izan dira eskolak jasotzen gero. Bazkalostean igerilekura joango dira. Urola Ikastolako ikasleak maiatzaren 14an joango dira Hazparnera, eguna pasatzera.

Hazparnek eta Azpeitiak 1983an hasi zituzten senidetzeko harremanak, Imanol Elias alkate zela. Handik hiru urtera, 1986an, eman zituen fruituak ahalegin hark: 1987an sinatu zen bi herrien arteko senidetze akordioa.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa