Iltzez eta hariz egindako artea

Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 22a, 13:37
Igor Aranbarri. (Ihintza Elustondo)
Igor Aranbarri artisau azpeitiarra teknika berri bat lantzen hasi da duela gutxi: harigrama. Iltzeak eta hariak baliatuta, era askotan koadroak sortzen ditu.

Duela bost urte murgildu zen  eskulanen munduan Igor Aranbarri (Azpeitia, 1977). Ordutik makrame teknikaren bidez eskumuturrekoak nahiz lepokoak egiten ditu, baina orain beste pauso bat ematea erabaki du: harigrama teknikarekin koadroak egiten hasi da. Egurrezko oholetan iltzeak sartu eta iltze horien artetik hariak pasatuz, era askotako marrazkiak sortzen ditu.

Bost urte bidaiatzen eman zituen Aranbarrik, eta Mexikon zela ezagutu zuen harigrama teknika, lagun bat horretan ikusita. "Atentzioa eman zidan teknikak, baina halako koadroak egiteko tresna asko behar da, eta ez nuen nahi egurrak-eta hartuta hara eta hona ibiltzea bidaiatzen. Orain, hemen egongo naizenez, pentsatu nuen momentu ona zela probatzen hasteko, eta horrela hasi naiz".

Gainera, haren arabera, makrame lantzen duen jende asko dago artisauen munduan, eta zerbait ezberdina lantzea nahi zuen, "zerbait berria eskaintzeko eta artisau azoketan lekua errazago egiteko". Haren esanetan, ez da oso ezaguna harigrama teknika. "Begiratzen hasi eta konturatu naiz nahikoa teknika zaharra dela, 60-70 hamarkada ingurukoa. Baina hemen ez da oso ezaguna".

Erreportaje osoa Urola Kostako Hitzaren webgunean irakur daiteke.