'Postalak' kontzertua eskainiko du igandean Bandak

Uztarria.eus 2018ko mar. 22a, 11:21

Munduko herrialde desberdinetako abestiak entzun ahal izango dira igandean, 13:00etan, Azoka Plazan.

Munduko txoko desberdinetatik bildutako postalak ardatz izanda, kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak igandean, hilaren 25ean. Besteak beste, Irlandako, Budapesteko, Txinako, Australiako, AEBtako eta Mexiko abestiak taularatuko dituzte Azoka Plazan, eta nazioarteko doinuak entzun ostean, "etxean" amaituko dute bidaia, Sorotan Bele taldearen Amaren besoetan abestiarekin, hain zuzen ere. 13:00etan hasiko da Unai Frantsezenak zuzenduko duen saioa.

Hemen emanaldiko egitaraua:

Ireland: of legend & lore. Robert W. Smith
Budapest impressions. Roland Kernen
A legend from Yao.  Mao Yuan
Waltzing Matilda. Marie Cowan
Western pictures. Kees Vlak
Am Golf von Mexiko. Wilfried Kornmeier
Amaren besoetan.  Sorotan Bele