Autobus geltokietan aldaketak izango dira zapatuan, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia dela eta

Uztarria.eus 2018ko mar. 22a, 10:39

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia jokatuko da zapatuan, hilak 24, eta lasterketak irauten duen bitartean, 15:00etatik 19:30era, trafikoan eta autobus geltokietan aldaketak izango dira. Geldialdi aldaketez gain, autobus zerbitzuan atzerapenak izatea aurreikusten da.

Urtero bezala, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak aldaketak eragingo ditu herriko autobus geltokietan. Proba zapatuan jokatuko da, eta lasterketak irauten duen bitartean, 15:00etatik 19:30era, trafikoan eta autobus geltokietan aldaketak izango dira. Hala, autobusen geltokiei dagokionez, honako aldaketak izango dira: Loiolako geralekua tren geltoki zaharraren aurrealdean izango da eta Sanjuandegiko geltokia, berriz, suhiltzaileen parke aurrean. Bestalde, anbulatorioko geralekuan autobusak ez du geldialdirik egingo eta trenaren estazioko eta Julian Elorzako geldialdiak sahiesbidean izango dira, trenaren museoaren alboko oinezko zubiaren bestaldean, alegia. Geldialdi aldaketez gain, autobus zerbitzuan atzerapenak izatea aurreikusten da.