Igor Aranbarri, iltzeekin eta hariekin artea sortzen

Uztarria.eus 2018ko mar. 21a, 18:18

Iltzeak eta hariak erabilita koadroak egiten ditu Igor Aranbarri azpeitiarrak. Teknika horrek harigrama du izena, eta Mexikora egin zuen bidaia batean ezagutu zuen. Irudimena eta sormena ez ezik, matematika pixkat ere behar da harigrama erabiliz marrazkiak egiteko. Aranbarrik bi hilabete daramatza iltzeen eta harien arteko jolasean. Urola Kostako Hitzak Aranbarriri egindako elkarrizketa kaleratuko du biharko egunkarian, eta honako hau aurrerapen bideoa da.