Hamar sarrera zozkatuko ditu Uztarriak Sammic eta Añares ISB taldeen asteburuko partidetarako

Uztarria.eus 2018ko mar. 21a, 13:08

Biek jokatuko dute Azpeitian, Iraurgi Saskibaloiko emakumeen talde nagusiak zapatuan 18:00etan GDKO Ibaizabalen aurka; eta gizonen Urrezko LEB ligakoak igandean, ordu berean, FC Barcelona Lassaren kontra. Sarrerek bietako edozein partida ikusteko balioko dute. Zozketan parte hartu nahi duten Uztarriaren bazkideek mezu bat bidali beharko dute bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta uztarriazozketak@gmail.com helbidera, ostiraleko 19:00ak baino lehen.

Iraurgi Saskibaloiko bi talde nagusiek partida garrantzitsuak dituzte asteburuan, eta biek jokatuko dute Azpeitian. Uztarria Komunikazio Taldeak, Iraurgirekin lankidetzan, partida horietako edozein ikusteko balioko duten hamar sarrera zozkatuko ditu bere bazkideen artean. LF2ko Añares ISBk zapatuan 18:00etan jokatuko du GDKO Ibaizabalen aurkako euskal derbia; eta Urrezko LEB ligako Sammic ISBk igandean, ordu berean, neurtuko ditu indarrak FC Barcelona Lassarekin. Emakumeen taldeak ziurtatuta dauka mailari eustea, baina gizonen taldeak garaipen batzuk gehiago beharko ditu oraindik helburu bera erdiesteko.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek mezua bidali beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarriak saridunen izenak eta haiekin harremanetan jarriko da. Sarrerak, berriz, aukeratzen duten partidaren egunean jaso ahalko dituzte, kiroldegiko leihatilan.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.