Azpeitiko eta Zumaiako klarinete ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar

Uztarria.eus 2018ko mar. 20a, 16:59

Azpeitiko eta Zumaiako musika eskoletako klarinete ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar, asteazkena, Udal Musika Bandak Soreasu eraikinean duen lokalean. Elkartruke kontzertua 19:00etan hasiko da.

Azpeitiko eta Zumaiako musika eskoletako klarinete ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar, asteazkena, Udal Musika Bandak Soreasu eraikinean duen lokalean. Elkartruke kontzertua 19:00etan izango da, eta herritar orok bertaratu ahal izango du.

Honako hau izango da biharko kontzertuko abestien eta horiek joko dituzten musikarien zerrenda:

  • Studie Nr. 2 in duo form (J.P. Labaste): Izaro Jimenez eta Eider Aizpitarte.
  • Clarinet cha-cha-cha (Mike Walton): Thanne Sesma, June Bengoetxea, Naia Sesma eta Iera Urkidi.
  • Divertimento Nr. 2 (W.A. Mozart): Malen Trenado, Izaro Jimenez, Eider Aizpitarte eta Andone Martiarena.
  • Annchem Von Tharau-M.P. V. Rondeau (H. Purcell): Maialen Aiertza, Alaia Juaristi, Mikel Mujika, Arantxa Orbea eta Maria Etxabe.
  • Israelian Folksongs (C. Wolfgram): Malen Trenado, Izaro Jimenez, Eider Aizpitarte eta Andone Martiarena.
  • Londonderry Aier (E.A.S): Malen Trenado, Izaro Jimenez, Eider Aizpitarte, Andone Martiarena, Estanis Antia, J.J. Eizagirre eta Marisa Iribar.
  • Nere herriko (B. Lertxundi): Tahnne Sesma, June Bengoetxea, Naia Sesma, Iera Urkidi, Malen Trenado, Izaro Jimenez, Eider Aizpitarte, Andone Martiarena, Estanis Antia, J.J. Eizagirre eta Marisa Iribar.
  • It's small word (R&B Sherman) eta Cabaret (J. Kander): musikari guztiek joko dituzte.