Iraurgi Ikastetxeak bat egin du itunpeko eskolen grebarekin

Uztarria.eus 2018ko mar. 20a, 11:54

Iraurgi Ikastetxeak ere bat egin du Steilas, CCOO, LAB, ELA eta UGT sindikatuek gaurko deitutako grebarekin. Iraurgiko irakasleen eta langileen gehiengoak egin du bat grebarekin. Gutxieneko zerbitzuak ari dira eskaintzen Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan.

Iraurgi Ikastetxeak ere bat egin du Steilas, CCOO, LAB, ELA eta UGT sindikatuek gaurko deitutako grebarekin. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko eskoletarako egin zuten greba deialdia sindikatuek, eta itunpeko zentroen %70ek egin dute bat protestarekin. Ikastolen Elkarteak ez du bat egin deialdiarekin.

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxean irakasleen eta langileen gehiengoak egin du bat grebarekin. Gutxieneko zerbitzuak ari dira eskaintzen ikastetxe horretan, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 50 bat haur joan dira eskolara. DBHn eta Batxilergoan ere gutxieneko zerbitzuak ari dira eskaintzen.