IX. Erniarraitz Bertso Txapelketaren finala osorik, bideoan

Uztarria.eus 2018ko mar. 20a, 11:23

Bukatu da IX. Erniarraitz Bertso Txapelketa. Joan zen ostiralean jokatu zen bertso sariketaren finala Azpeitiko Gaztetxean, eta 250 lagun inguru animatu zen saioa ikustera. Erlo telebistak osorik grabatu zuen finala, eta sarean jarri du ikusgai gaur, asteartea.

Haritz Mujika asteasuarrak jantzi zuen aurtengo txapela, 276 puntu eskuratuta. Haren atzetik, Aitor Bizkarra sailkatu zen, 269 punturekin. Aitor Salegi izan zen atzoko saioan kantatu zuen eskualdeko bertsolari bakarra, eta hirugarren postuan sailkatu zen zestoarra, 268 punturekin. Laugarren postuan Aratz Igartzabal sailkatu zen (266 puntu); bosgarrenean, Eneko Araiztegi (265,5 puntu); eta, seigarrenean, Joanes Illarregi (258 puntu). 

Epaimahaiak hartutako erabakiaren berri eman zuenean, hiru sari banatu zituzten. Aratz Igartzabalek jaso zuen Gaztetxeak emandako bertso onenaren saria, bakarkako laneko hirugarren bertsoagatik. Azpitxapeldunaren saria Azpeitiko Udalak banatu zuen, eta irabazleari Erniarraitz bertsozale elkarteko Manuel Agirretxek jantzi zion txapela. Bertso bat ere bota zuen hark.