Paradisu Zinema zineklubak 'L'Image Manquante' filma emango du bihar Dinamoan

Uztarria.eus 2018ko mar. 20a, 11:13

Paradisu Zinema zineklubaren emanaldia izango da bihar, asteazkena, 21:00etan hasita. L'Image Manquante filma emango dute Dinamoan. Sarrera hiru euro ordaindu beharko da.

L'Image Manquante (Kanbodia & Frantzia, 2013) pelikula Rithy Panhek kanbodiarrak zuzendutako filma da. 70eko hamarkadan Kanbodian bizi izandako infernua azaltzen du filmean, honako hau dio lanaren sinopsiak: "Urte luzez ibili naiz protagonista galdutako irudi baten bila: Kanbodiako gobernuan zeuden Khmer Gorriek 1975 eta 1979 urteen artean eginiko argazki bat. Irudi bat bakarrik ezin daiteke izan genozidio baten proba, baina pentsatzera eta gogoeta egitera behartzen gaitu, historia erregistratzera".