Asier Pozok irabazi du txirrindularitzako XXXVIII. Azpeitia Saria

Uztarria.eus 2018ko mar. 18a, 22:22
Txirrindularitzako XXXVIII. Azpeitia Sariko podiuma.

Guztira, 131 txirrindularik parte hartu dute proban, eta Buruntzaldeko Asier Pozo izan da helmugara iristen aurrena. Bigarren Iñaki Errazkin donostiarra sailkatu da, eta Aimar Erostarbe oñatiarra hirugarren.

Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatuta, gaur arratsaldean jokatu dute kadete mailako XXXVIII. Azpeitia Saria. Guztira, 131 txirrindularik parte hartu dute proban, eta buruntzaldeko Asier Pozok irabazi du proba. Bigarren Iñaki Errazkin donostiarra sailkatu da, eta Aimar Erostarbe oñatiarra hirugarren. Lasterketa 16:00etan hasi da, eta, orotara, 54 kilometroko ibilbidea egin dute kirolariek.

Anbulatorio aurretik irten dira txirrindulariak, eta Urrestillarantz hartu dute aurrena. Handik Loiolara joan dira. Sanjuandegitik eta Landetatik igaro dira ondoren, eta Zestoarantz hartu dute gero. Iraeta zeharkatu, Zestoatik pasatu eta Azpeitira itzuli dira. Loiolaruntz hartu dute, ondoren Landeta, Zestoa eta Iraeta pasatzeko. Azpeitia Sariaren helmuga Hotel Loiola aurrean izan da. 17:20 aldera iritsi dira aurreneko txirrindulariak helmugara.