Ina eta Antonio Bereziartua anaiek bigarren egin dute Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketan

Uztarria.eus 2018ko mar. 17a, 12:02

Atzo iluntzean jokatu zuten Zurekin Ostalarien Elkarteak antolatutako Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketaren finala, Kulixka jatetxean. Ina eta Antonio Bereziartua anaia azpeitiarrak aritu ziren musean, Aizarnazabalgo Iker eta Iñaki Arizaga anaiak aurkari zituztela. Lehia luze eta estuaren ondoren, Arizaga anaiak nagusitu ziren. Hirugarren sailkatu ziren Mikel Etxeberria eta Juan Casas zestoarrak. Azpeitiarrek 1.000 euroko saria eskuratu zuten.

Txapelketaren ondoren, sari banaketarekin batera, lagunarteko afaria izan zuten Kulixka jatetxean bertan. Ondoren, mus txapelketa azkarrarekin eman zioten amaiera egunari.