'Caliban eta sorgina' saiakeraren itzultzaile azpeitiarrek jaso dute Nafarroako liburu denden elkartearen saria

Uztarria.eus 2018ko mar. 16a, 17:40

Edurne Lazkano azpeitiarrak eta Aitor Arruti urrestildarrak euskarara itzuli zuten Silvia Federici idazlearen Caliban eta sorgina saiakera liburua saritu du Nafarroako liburu denden elkarteak. Gaur eguerdian jaso dute saria bi egileek eta Jakineko ordezkariek, Iruñeko Erraldoien Txokoan.

Eskafandra bilduma feministaren barruan plazaratu zuten liburua 2017. urtearen bukaeran, eta Diego de Haro izeneko elkarteak iazko euskarazko liburu onena delakoan saritu du. Nafarroako liburu denden elkarteak gaztelaniazko beste bi lan ere saritu ditu: Eduardo Halfonen Duelo (Libros del Asteroide), eta Jesus Marchamalok eta Marc Toricesen Cortazar (Nordicalibros).

(Argazkia: Jakin)