Zabalik dago Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko epea

Uztarria.eus 2018ko mar. 16a, 15:16

Topaketetan antzezlanak eskaintzeko bi baldintza bete behar dira: antzezlana euskaraz izatea eta Euskal Herriko talde batek egindakoa izatea. Eskaera egin nahi duten taldeek apirilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute proposamena udaletxean.

Euskal Antzerki Topaketen XXXVI. edizioan beren antzezlana aurkeztu eta jendaurrean eskaini nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko. Atzo, osteguna, ireki zuen Azpeitiko Udalak proiektuak aurkezteko epea, eta zabalik izango da apirilaren 15era arte. Eskaera egin nahi duten taldeek udaletxean aurkeztu beharko dute beren proposamena.

Prooiektuak aurkezteko bi baldintza bete behar dira: antzezlana euskaraz izatea eta Euskal Herriko talde batek egindakoa izatea.

Topaketetan parte hartu nahi dutenek proiektuan zehaztu beharko dituzte obraren sipnosia, fitxa feknikoa eta artistikoa eta material grafikoa. Obraren aurkezpena ere egin beharko da proiektuan.