Azpeititik Arantzazura irteera antolatu du Elizbarrutiak hilaren 24rako

Uztarria.eus 2018ko mar. 16a, 12:14
Arantzazuko santutegira irteera egingo dute hilaren 24an, Azpeititik.

08:00etan aterako da autobusa Betharram aurretik, eta bazkaltzeko ordurako itzuliko dira berriro Azpeitira. Irteera egiteko interesa dutenek Erdi Kaleko Agirre dendan, Sanjuandegiko Belaetxen eta Parrokiako bulegoan eman beharko dute izena.

Urtero bezala, Arantzazura ibilaldia antolatu du Elizbarrutiak hilaren 24rako, Azpeititik aterata. Amarenean denok etxeko lelopean, 08:00etan aterako da autobusa Betharram aurretik, eta bazkaltzeko ordurako itzuliko dira berriro Azpeitira. Irteera egiteko interesa dutenek Erdi Kaleko Agirre dendan, Sanjuandegiko Belaetxen eta Parrokiako bulegoan eman beharko dute izena. Izena emateko azken eguna datorren osteguna izango da, martxoaren 22a.