Aluminiozko artelanak ikusgai, Enrike Egino dekorazio dendan

Uztarria.eus 2018ko mar. 15a, 17:10

Hernaniko Aitor Ruiz de Egino eskulturgilearen eta margolariaren 16 lan ikusgai daude Enrike Eginok Arana Goikoan duen dekorazio dendan. Guztira, aluminiozko txaparen gainean landutako lau koadro, horma eskultura bat eta mahai gainean jartzeko hamaika artelan daude ikusgai. Ruiz de Eginok darabilen teknikaren inguruan Azpeitiko bizilagunak dio poliestirenoan lantzen duela aurrena eskultura, eta moldea atera ondoren, urtutako aluminioan gauzatzen duela lana. Enrike Eginoren esanetan, dendan ikusgai egon ez arren, dimentsio handiko aluminiozko eskulturak ere sortzen ditu hernaniarrak, lorategietan edo eraikin zabaletan jartzeko. Erakusketa zabalik dago dendako ordutegian (11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara).

Hona hemen Enrike Eginok Arana Goikoan duen dekorazio dendan ikusgai dituen artelanen hainbat irudi: (Argazkiak: Enrike Egino)