Zapatuan Donostiako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Azpeitiko pentsiodunek

Uztarria.eus 2018ko mar. 14a, 19:29
Joan den astelehenean egin zuten azken elkarretaratzea herriko pentsiodunek, plazan.

16:30ean irtengo da anbulatorio aurretik. Joan nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, 6 euroren truke, Baigera I-eko bulegoan.

Azken asteetako mobilizazioekin jarraituta, jubilatuen eta pentsiodunen elkarteek pentsio duinen aldeko manifestazioak deitu dituzte larunbaterako Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformak ere bat egin du deialdiarekin, eta Donostian egingo den mobilizaziora joan nahi dutenentzako autobusa jarriko du.

Donostian 18:00etan hasiko da Alderdi Ederretik abiatuko den manifestazioa, eta Azpeitian 16:30ean irtengo da hara joateko autobusa, anbulatorio aurretik. Joan nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, 6 euro ordainduta, Baigera I-eko bulegoan.

Bestetik, astelehenetan elkartzen jarraituko dute herriko pentsiodunak plazan, 12:00etan.