Aitor Salegi, Erniarraitz sariketako finalaren atarian

Uztarria.eus 2018ko mar. 14a, 20:05

Ostiralean jokatuko da Erniarraitz bertso txapelketaren finala Azpeitiko Gaztetxean, eta bertan izango da kantuan Aitor Salegi bertsolari zestoarra. Finalaren atarian, "gogo handiarekin" dago Salegi, "ilusioarekin eta  lanak ahalik eta ondoen egiteko esperantzarekin". Ostiraleko saioaren aurretik, Urola Kostako Hitzak elkarrizketa egin dio zestoarrari, eta honako hau aurrerapen bideoa da.

Salegirekin batera Azpeitiko Gaztetxeko oholtzara igoko dira Aitor BizkarraAratz Igartzabal, Joanes Illarregi, Haritz Mujika eta Eneko Araiztegi bertsolariak. Finala 22:00etan hasiko da.