Txirrindularitzako XXXVIII. Azpeitia Saria jokatuko dute igandean

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2018-03-13 11:23

Kadete mailan jokatuko dute Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatutako proba. Lasterketa 16:00etan hasiko da anbulatorio aurretik. Helmuga, aldiz, Hotel Loiola aurrean izango da. Azpeitia-Zestoa arteko 54 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek.

XXXV. San Jose txirrindularitza sariaren irteeran hartutako irudia. (Urola Kostako Hitza)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta, kadete mailako XXXVIII. Azpeitia Saria jokatuko dute igandean, hilaren 17an. Lasterketa 16:00etan hasiko da, anbulatorio aurretik. Orotara, 54 kilometro ditu ibilbideak.

Anbulatorio aurretik irtengo dira txirrindulariak, eta Urrestillarantz hartuko dute aurrena. Handik Loiolara joango dira. Sanjuandegitik eta Landetatik igaroko dira ondoren, eta Zestoarantz hartuko dute gero. Iraeta zeharkatu, Zestoatik pasatu eta Azpeitira itzuliko dira. Loiolaruntz hartuko dute, ondoren Landeta, Zestoa eta Iraeta pasatzeko. Azpeitia Sariaren helmuga Hotel Loiola aurrean izango da. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 17:20 aldera iritsiko dira aurreneko txirrindulariak helmugara. 

Iaz Iñaki Diezek irabazi zuen Azpeitia Saria txirrindularitza proba. Ander Blaquez sailkatu zen bigarren, eta podiuma Mikel Orbea azpeitiarrak osatu zuen.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa