Edukiontziak espaloian

Uztarria.eus 2018ko mar. 12a, 18:16

Herritar batek Uztarria Komunikazio Taldeari igorritako argazkia da honako hau. Joan den ostiralean, martxoak 9, hartu zuen irudia Sanjuandegin, Urbitate auzoan. Argazkian, espaloiaren gainean jarritako lau zaborrontzi ageri dira, errefusarena, organikoarena, paperarena eta ontzi arinena, hain zuzen. Irudiaren igorleak edukiontziak espaloian jarri izana salatu du. "Espaloia horretarako alda?", dio.

Otsailean hasi ziren edukiontzi berriak herrigunean jartzen. Errefusa jasotzeko txipdun zaborrontziak jarrita, martxoaren 5ean bukatu zuten Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak hondakinak biltzeko sistema berriaren ezarpena.