Azpeitiar gaztetxoek ere gozatu dute eskualdeko ibilaldi neurtuaz

Uztarria.eus | Kirolak | Argazki galeria
2018-03-12 16:29

Eskolarteko XXXI. Mendi Lehiaketaren barruan, Orioko ibilaldi neurtua egin zuten Urola Kostako gaztetxoek atzo, martxoak 11. Eskualdeko gaztetxoekin batera izan ziren azpeitiarrak ere. 

Aurten bi ibilbide jarri dituzte aukeran parte-hartzaileentzat. Motzak 8 kilometro zituen, eta luzeak 10 kilometro, baina parte-hartzaile guztiek bide luzearen aldeko hautua egin zuten. Txangora animatu ziren lagunak 08:30ean abiatu ziren, tipi-tapa, Orioko ikastola aurretik. Hondartzarako bidea hartu zuten ondoren, eta handik aldapa gora, Itsaspera jarraitu zuten. Kukuarri igo, eta San Martindik itzuli ziren Oriora. 

Adin guztietako haurrak animatu ziren mendi buelta egitera, eta hondartzatik gora hasitakoan haizeak gogor jotzen zuen arren, ez zen umore onik falta izan. 

Argazkiak: Lagun Onak MB. Irudi gehiago, hemen.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa