Zinegoak jaialdiko filmak emango dituzte asteazkenean, Sanagustinen

Uztarria.eus 2018ko mar. 12a, 14:12
'Marguerite' filmeko irudi bat. (Argazkia: Zinegoak)

Zinegoaken eskutik zine emanaldia izango da Sanagustin kulturgunean, etzi, asteazkena, 19:00etan hasita. Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 15. edizioaren baitan ikusgai izan diren sei film labur ikusi ahal izango dira. Tartean, Publikoaren Saria Film Labur Onenari eta Lesbianismo eta Genero Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso dituen Marguerite filma. Udalak, Paradisu Zinema zineklubak eta Emakumeen Mahaiak antolatutako emanaldia da honakoa.

Zinegoaken eskutik, zine emanaldia izango da Sanagustin kulturgunean, etzi, asteazkena, 21:00etan hasita. Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 15. edizioko hainbat film ikusteko aukera izango da bertan. Aurtengo gai nagusia aniztasuna izan da, maitatzeko, norbere identitatea adierazteko eta sexualitateaz gozatzeko moduak ezin direla mugatu arau sozialengatik edo estetikoengatik, alegia.

Jaialdi horretan ikusgai izan diren sei film labur ikusi ahal izango dira etzi, Sanagustinen. Tartean, Publikoaren Saria Film Labur Onenari eta Lesbianismo eta Genero Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso dituen Marguerite filma. Azpeitiko Udaleko Parekidetasun sailak eta Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubak Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin antolatutako emanaldia da eskainiko dutena.

Hona hemen Zinegoaken eskutik Sanagustinen ikusgai izango diren emanaldien zerrenda eta horien inguruko xehetasunak:

'KASETE MIGRATZAILEA'

Zuzendaria: Eli Jean Tahchi.

Kanada | 2017 | 22 minutu, dokumentala. J.B. arabiera, ingelesa eta frantsesa, azpitituluak euskaraz. LGTB+ mugimenduko pertsona arabiarrek Kasete Migratzailea, grabatutako gutun multzoa, bidaltzen dute Helem Montreal erakundera. Kanadan asiloa eskuratzeko laguntza jasoko dutela uste dute, horrela beren sorterriko pertsekuzioaz eta biolentzia homofoboaz aldentzeko. Haietako batek, Adib Mardinik, Kanadan onartua izan ostean, bere bizitza aldatu zuen prozesua kontatzen du filmak.

'TAYLOR'

Zuzendaria: Cali Dos Anjos.

Brasil | 2017 | 10 minutu, animazioa. J.B. Brasilgo portugesa, azpitituluak euskaraz.

Tailor marrazkilari transak beste pertsona transek gaurko gizartean dituzten bizipenak eta erronkak partekatzen ditu bere webgunean. Transgeneroaren inguruko filma da, trans pertsonek egina.

 'LITTLE POTATO'

Zuzendariak: Wes Hurley eta Nathan M. Miller. AEB | 2016 | 13minutu | dokumentala | J.B. ingelesa, azpitituluak euskaraz.

Perestroikako urte nahasietan SESBean bizirauteko borrokan, Elenak eta homosexuala den bere seme gazteak pirateatutako film estatubatuarretan aurkitzen dute ihesbidea. Baina laster, filmak ez dira nahiko izango eta Elenak “enkarguzko emaztea” izatea erabakiko du, Amerika gertutik ezagutu ahal izateko. Istorio autobiografikoa da hau, inspiratzailea eta aproposa; amets amerikarraren bila dabiltzan bi etorkinena.

'MARGUERITE'

Zuzendaria: Marianne Farley.

Kanada | 2017 | 19’ | fikzioa | J.B. frantsesa, azpitituluak euskaraz.

Emakume nagusi batek, bere erizainarekin sortuko duen adiskidetasunaren ondorioz, aitortu gabeko desirak azaleratuko ditu, eta, horrela, iraganarekin bakea izango du.

Margueritek honako sari hauek jaso ditu: Publikoaren Saria Film Labur Onenari + Lesbianismo eta Genero Epaimahaiaren Aipamen Berezia

'ORNITORRINCO'

Zuzendariak: Sara Bamba, Iván Martín Ruedas.

Espainia | 2017 | 3 minutu eta 30 segundo | fikzioa | J.B. gaztelania.

Bi emakumek amaiera jarri diote euren maitasun harremanari, baina familia bazkari batean, bikote izaten jarraitzen dutelako itxurak egingo dituzte. Bietako batek ezin badio gezurrari eutsi, hitz gako bat esan beharko du: Ornitorrinko.

'BERANDU DA ATSEDENALDIRAKO'

Zuzendaria: Pablo Malo.

Euskal Herria | 2017 | 20 minutu | fikzioa | J.B. gaztelania.

Futbolean entrenatzen ari direla, gola sartu eta sutsuki ospatuko dute bi lagunek. Horren ondorioz, haietako batek ezusteko erreakzioa izango du.