Sambon ere jantzi du Espainiako txapela Jonathan Terronek

Uztarria.eus 2018ko mar. 11a, 12:28

Jonathan Terron (Urretxu, 1981) Azpeitiko bizilagunak borroka kiroletan txapelak pilatzen jarraitzen du. Azkena atzo lortu zuen Gijonen (Asturias), Espainiako Sambo Txapelketan. 90 kiloko kategorian irabazi zuen urrezko domina Terronek, Extremadurako federazioa ordezkatuz, finalean Oreste Alfaro Kataluniako federazioaren ordezkaria gaindituta. Argazkian, podiumeko koska garaienean ageri da Terron, atzo, Gijonen.

Joan den hilean Espainiako IX. Jiu-jitsu Txapelketan irabazi zuen urrea Terronek, 2017an Europako txapela bereganatu zuen modalitatean, hain zuzen. Joan den asteazkenean harrera egin zion Udalak, jiu-jitsuan lortutako azken garaipena aitortzeko.