Unai Alberdik eta Jakes Elosegik txapela irabazi dute Euskal Herriko kluben arteko lehian

Uztarria.eus 2018ko mar. 10a, 18:38

Euskal Herriko kluben arteko pilota txapelketan Ilunpe pilota elkarteko Unai Alberdi eta Jakes Elosegi izan dira txapeldunak, kadeteen mailan. Zeanuriko (Bizkaia) Joko Alai elkarteko Erkiagaren eta Emaldiren kontra jokatu zuten atzo, 22-17 irabaziz. Finala atzo, ostirala, izan zen Laudioko (Araba) Areta pilotalekuan.