Xabier Rey gogoan, "espetxe politika hiltzailea" salatu dute dozenaka herritarrek

Uztarria.eus | Politika | Argazkia
2018-03-09 19:32

Joan den asteartean Andaluziako Puerto III espetxean hilda aurkitu zuten Xabier Rey Urmeneta Antxo presoaren heriotza eta "espetxe politika hiltzailea" salatzeko manifestazioan atera dira arratsean dozenaka herritar Azpeitiko plazatik. Espetxe politika hiltzailea! Agur eta ohore, Antxo zioen pankartaren atzean ibili dira herriko kaleetan, plazara itzuli aurretik, Azpeitiko ezker abertzaleak egindako deialdiari erantzunda.

Bihar, 17:00etan, Iruñean gertaera eta egoera bera salatzeko egingo duten manifestazio nazionalera joateko deia ere egin du Azpeitiko ezker abertzaleak. Orkatzetik kotxeak aterako direla esan dute, 15:00etan, hara joateko.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa