Madrilgo Kontu Auzitegiak Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohi azpeitiarra eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohia epaituko ditu datorren apirilaren 12an, 2013an Zubietako errauste planta geldiarazteagatik. Afera hori gizarteratzeko eta salatzeko, Gipuzkoa Zutik herriz herri hitzaldiak ematen ari da, Angula Ustelak egitasmoaren bidez.
Azpeitira ere iritsiko da erraustegiaren inguruko eztabaida, astelehenean emango duten solasaldiarekin. Hain zuzen ere, Intxaurrandieta eta Errazkin auzipetuak eta Igor Melchor kazetaria ariko dira solasean, 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. "Zuekin gaude. Norbait epaitzekotan, epaitu ditzatela politikari ustelak!" salatu dute hitzaldiaren antolatzaileek.