'El cuaderno de Sara' eta 'Salvando al reino de OZ', Soreasuko asteburuko zinema eskaintzan

Uztarria.eus | Kultura | Bideoa
2018-03-09 11:53

El cuaderno de Sara (Norberto Lopez Amado, Espainia, 2018) eta Salvando al reino de OZ (Darina Shmidt eta Vladimir Toroptxin, Errusia, 2018) dira asteburu honetan Soreasu antzokian emango dituzten bi filmak.

Kongoko oihanean desagertu zen ahizparen bila Afrikara, 'gerra-gizonen' lurraldea deritzon herrira, iritsiko den emakumearen istorioa kontatzen du El cuaderno de Sarak (bideoan, filmaren trailerra). Salvando al reino de OZ, berriz, bereziki haurrei zuzendutako animaziozko filma da.

Zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean (ikuslearen eguna) 21:00etan izango da ikusgai El cuaderno de SaraSalvando al reino de OZ, berriz, igandean 16:30ean hasita emango dute.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa